XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Mª LUISA IRIZAR
María Luisa Irízar Zubillaga korrikalari andoaindarra da.
1964ko urtarrilaren 29an jaio zen Andoaingo Garro baserrian eta hantxe bizi izan da 91ko azaroaren 2an ezkondu arte.
Egun, senarraren familiarekin bizi da Aiako Salbardin baserrian, baina M.ª Luisa eta senarra beren etxetxoa eraikitzen ari dira Ernioren magalean.
Andoaingo txikia azkar hasi zen korrika, nahiz eta bi urterekin oraindik oinez jakin ez, eta Garro baserriko sukaldean lau hanketan metro asko egin.
15-16 urterekin erabaki zuen atletismora dedikatzea; horretara eskolako lagunek animatu zuten.
Lehenengo, lasterketa herrikoietan hartu zuen parte; bigarren urtean, Gipuzkoa eta Euskalerriko txapelketetarako izena eman zuen.
Bi karrera hauetan lan ona egin zuen eta horretxek bultzatu eta animatu zuen M.ª Luisa bide horretatik jarraitzera.
Hala ere, M.ª Luisak ez du uste horregatik denik korrikalaria.
Baina egia da, baserrian bizitzeak lan-disziplina bat eman diola eta horrela errazago jasaten du kirolariaren bizitza gogorra.